Lur-jausia Zaldibarren

Elkarretaratzea egingo dute Zaldibarren gaur, 13:30ean, hondakindegia amildu zenetik 100 egun bete diren egunean

Aritz Maldonado 2020ko mai. 16a, 11:38

Zaldibar Argitu plataformak egin du deialdia eta udaletxeko plazan elkartuko dira.

Otsailaren 6an Zaldibarko Verter Recycling amildu zenetik 100 egun daramatzate desagerturik bertako langileak ziren Alberto Sololuzek eta Joaquin Beltranek. "Langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta erantzukizun guztiak argitu arte" lanean jarraituko duela iragarri du Zaldibar Argitu plataformak. Horrez gainera, auzia argitzea eta herritarrei informazioa helaraztea eskatzen jarraitzen du Zaldibar Argituk.

Airearen kalitatearen neurketak egitea ere eskatzen dute. "Zaldibarren gertatu dena berriz ez gertatzeko bermeak exigitzen ditugu. Argi daukagu ezin dugula hondakinen kudeaketa esku pribatuen esku utzi, hauen helburu bakarra etekin ekonomikoak lortzea delako, “EKO” “Berdea” “Garbi” edota “Recycling” hitzekin disimulatu nahi arren".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!