Sarean jarraitzeko egitarau herritarra prestatu du Zaldibarko Zaintza Sareak

Anboto 2020ko api. 29a, 11:26

Hainbat ekitaldik osatzen dute egitaraua, besteak beste, umeentzako zein helduentzako sukaldaritza tailerrak, ipuin kontaketak edota bakarrizketak eskainiko dira youtubeko  Zaintza Sarea Zaldibar kanalaren bidez.

Horrez gainera, Iban Berasaluzek, Idoia Marinek, Aitor Mendilibarrek, Leire Lazpitak, Kepa Larrabeitik eta Gaizka Zabartek kultur gomendio bana egingo dute. 

EGITARAU OSOA: 

Apirilak 30, eguena:

- 11:30ean, kirol saioa, Alex Agirrebeitiarekin.

- 18:00etan, ile apainketa tailerra, Naiara Urienekin.

- 20:30ean, kontzertua, Jon Uribarri, Miriam Larrea eta Ivan Rodriguezekin.

Maiatzak 1, barikua:

- 11:30ean, ortu bertikalak, Eneko Iraetarekin.

- 20:15ean, kontzertua, Lucia Alonsorekin.

Maiatzak 2, zapatua:

- 12:00etan, sukaldaritza, Estanis Ochoarekin.

- 18:00etan, umeentzako dantza ikastaroa, dantza taldeagaz.

Maiatzak 3, domeka:

- 11:30ean, esperimentua etxeko guztientzat, Nora Narbaizarekin.

- 18:00etan, ipuin kontaketa , Mirari Urizarrekin.

- 20:15ean, 'Zaldibarko Ahotsak', dokumentala.

Maiatzak 4, astelehena:

- 11:30ean, maskaratxo tailerra, Ana Villanuevarekin.

- 18:00etan, dantza ikastaroa, dantza taldearekin.

- 20:30ean, 'Aitor, konfinamendu gogor I', Aritza Rodriguezen bakarrizketa.

Maiatzak 5, martitzena:

- 11:30ean, kirol saioa, Maite Garciarekin.

- 18:00etan, umeentzako sukaldaritza, Iñigo Garaterekin.

- 19:00etan, Zero Zabor tailerra, Izaskun Narbaizarekin.

Maiatzak 6, eguaztena (Zaldibar Argituren ekimena):

- 18:00etan, sukaldaritza tailerra (postrea), Leire Quindosekin.

- 20:15ean, 'Aitor, konfinamendu gogor II' bakarrizketa, Aritza Rodriguezekin.

Maiatzak 7, eguena:

- 18:00etan, kirol saioa, Alex Agirrebeitiarekin.

- 20:35ean, poema errezitaldia, Nahia Blancorekin.

Maiatzak 8, barikua:

- 18:00etan, ipuin kontaketa, Itziar Luzarrekin.

- 20:15ean, 'Aitor, konfinamendu gogor III' bakarrizketa, Aritza Rodriguezekin.

Maiatzak 9, zapatua:

- 12:00etan, sukaldaritza tailerra, Joana Alonsorekin.

- 18:00etan, umeentzako eskulanak, Santi Etxebarriarekin.

- 20:15ean, bertso saioa, Beñat eta Sarrirekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!