Konfinamenduak irauten duen bitartean, eskolako lanak doan inprimitu ahalko dira zaldibarko liburutegian

Anboto 2020ko api. 8a, 16:44

Zaldibarko Udalak erabaki du neurria martxan jartzea. Erabiltzaileek baldintza zehatz batzuk bete beharko dituzte. 

Prentsa ohar batean azaldutakoaren arabera, eskolako lanak baino ezingo dira inprimatu zerbitzu honen bidez. Lehenik eta behin email bat bidali beharko dute liburutegia@zaldibar.eus helbidera, eta arduradunak baieztatuko du eskaera. Ostean, adin nagusiko batek batu beharko ditu eskolako lanak, 09:00-14:00 bitartean, "eguneroko irteera aprobetxatuz".

EH Bildu kexu

Zaldibarko EH Bilduk ere oharra kaleratu du, izan ere, koalizio subiranistaren arabera eskolako umeen familiek Zaldibarko Udalaren gutuna jaso zuten, fotokopiak kobratu egingo zirela esanez. "Onartezina da jadanik familiek ordainduta duten kontzeptu bat kobratzea. Udalari eta eskolari eskatzen diegu ikasleen fotokopiak doan egitea". Horrekin batera, "alkateak euskarari ematen dion trataera" salatu gura izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!