Zaldibarko EH Bilduk biharko mobilizazioetan parte hartzera deitu du

Ekaitz Herrera 2020ko martxoaren 11

Zaldibar Argitu plataformak lanuzteak eta mobilizazioak iragarri ditu biharko, eta horiekin bat egin du gaur Zaldibarko EH Bilduk. Herritarrei dei egin die lanuzteak egitera eta mobilizazioetan parte hartzera

12:00etatik 15:00etara izango dira lanuzteak. Zaldibarko, Mallabiko, Elgetako, Eibarko eta Ermuko herritarrak daude deituta. 12:30etarako ere mobilizazioak iragarri dituzte. 19:00etan beste bat egingo da Eibar eta Ermua arteko biribilgunetik abiatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!