Lur-jausia Zaldibarren

Eitzagako berdurak "arazorik barik" kontsumitu daitezkeela dio Jaurlaritzaren Elika fundazioak

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 18a, 12:14

Eitzagako berduren analisiak ez dira oraindik ailegatu, baina bertako lurren azterketan zantzu kaltegarririk topatu ez dutenez, ortuariek ezer txarrik ez dutela izango ondorioztatu dute. Berduren analisien emaitzak aste bukaeran jasotzea espero dute

Pasa den martitzenean ez urik ez eta barazkirik kontsumitzeko deia egin zien Zaldibarko Udalak  Eitzagako, Sallabenteko eta Olarreagako auzotarrei. Eusko Jaurlaritzako teknikariek bertako hainbat baserritarren ortuariak ere hartu zituzten, balizko zantzu toxikoak ikertzeko.

Lur-jausiaren inguruko mahai teknikoa gaur batu da berriro eta bertan behera utzi du Eitzagako barazkiak ez kontsumitzeko egin zuen gomendioa. Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioa da Elika, eta bertako doktoreetako bat da Amaia De Ariño. Bere esanetan, Eitzagako inguruetako lurretan ez da arrasto toxikorik agertu, eta, ondorioz, barazkiek ez lukete zantzu toxikorik eduki behar. Edozelan ere, berduren euren analisiak aste bukaeran iritsiko zaizkiela azaldu du. Bien bitartean, berdurak "arazorik barik" kontsumitu daitezkeela esan du De Ariñok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!