Lur-jausia Zaldibarren

[BIDEOA] "Ez urik, ez eta barazkirik jateko esan digute"

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 11a, 19:00

Edurne Zarraoa eta Jose Antonio Elustondo senar-emazteak Eitzagan bizi izan dira 14 urtez, baina handik joatea erabaki dute. Hondakindegiko sutearen keak baserriaren atariraino iritsi zaizkielako egin dute alde bertatik. Eitzagako auzotar bati gertatutakoa azaldu diote ANBOTOri: "Baserri bateko etxebizitza batean ur edangarria dagoela ikertu dute; beste etxebizitza batean, berriz, txarra. Urtegi beretik hartzen badute ura, nola da posible?", galdetzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!