Morenok argitu duenez, enpresako jabeak sailburuordetzagaz hartu-emanean jarri ziren atzo, batzar bat eskatuz. Dagoeneko eskatutako dokumentazioa ematen ari dira. "Enpresak ekintza plana martxan jarri behar du erantzule legez, eta administrazioak lanok egingo direla bermatuko du", dio Morenok.
Bestalde, koordinazio mahaia Zaldibarren batuko da bihar lehenengo orduan emango dituzten hurrengo pausoak erabakitzeko. Hondakinen kudeaketan diharduen Herbeheretako teknikaria adituen taldera batu da. Bi langileen erreskatea eta herritarren segurtasunaren garrantzia nabarmendu ditu Morenok. Bestalde, suteari eta lurraren ezegonkortasunari zelan aurre egin pentsatzen ari dira. Sailburuordeak dioenez, lixibiatuek ingurua ez kutsatzea ere beste arduretako bat da.