Lur-jausia Zaldibarren

Hondakindegiko jardueraren "kontrola" Jaurlaritzarena dela dio Zaldibarko Udalak

Ekaitz Herrera 2020ko ots. 7a, 13:41

Zaldibarko Udalak dio zabortegian "amiantoa daukaten eraikuntzako materialak" kudeatu daitezkeela, eta eskumen hori hala jasotzen duela Eusko Jaurlaritzaren ebazpen batek. Hondakindegiaren "jardueraren izaera kontuan hartuta, jarduera kontrolatu eta fiskalizatzeko eskumena ez da udalarena, ez lehen ez orain, baizik eta Eusko Jaurlaritzarena" azaldu du. Bilatzen ari diren bi lagunekiko "ardura" eta haien gertuekiko "babesa" ere adierazi ditu

Udalak dio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzak 2011ko martxoaren 24ko ebazpen baten bidez eman ziola hondakinak kudeatzeko "Ingurumen Baimen Bateratua". Urte berean, 2011n, Zaldibarko Udalak "irekitzeko lizentzia" eman zion enpresari. Gerora, Zaldibarko Udalak dioenez, Jaurlaritzaren Ingurumen Baimen Bateratua aldatu egin zen 2013ko irailaren 4ko ebazpenean. 

Era berean, bilatzen ari diren bi lagunekiko "ardura" eta haien gertuenganako "babesa" adierazi dituzte Zaldibarko udal gobernu taldeak eta EH Bilduk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!