Lur-jausia Zaldibarren

Hasi dituzte berriro luizian harrapatutako bi langileen bilaketa lanak

Anboto 2020ko ots. 7a, 12:10

Ertzaintzak, suhiltzaileek eta erreskate taldekoek desagertutako bi lagunak egon daitezkeen guneak seinalizatuko dituzte. Ondoren, hondakin kudeaketan espezializatutako enpresa bat arduratuko da lurrak mugitzeaz. Ertzaintzak eman ditu argibide hauek, gaur eguerdian eskainitako prentsaurrekoan.

Luizia gertatu zen atzo arratsaldean Zaldibarren, eta uste dute azpian harrapatuta bi langile gelditu zirela. Atzo beraien bila aritu ziren, baina goizaldean eten egin dituzte haiek bilatzeko lanak, lan osasuneko teknikariek amiantoa atzeman dutelako zabortegian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!