Zaldibarko EH Bilduk ez du babestuko 2020ko Zaldibarko aurrekontuetarako proposamena

Aritz Maldonado 2020ko urt. 29a, 11:13

Zaldibarko EH Bilduk ohar batean adierazi du udalaren aurrekontuek ez dituztela eurek egindako proposamenak jasotzen: Elexpe Sanjuangoan kultur etxea egitea, eta eskola eremuaren urbanizazioa.

Zaldibarrentzako "estrategikoak" diren proiektuak "geldi" edukitzea leporatu dio udal taldeari EH Bilduk oharrean. "Gobernu talde berria sartu zenetik geldi daude. Ezin ditugu babestu gure herrirako estrategikoak diren proiektuak paralizatzen dituen aurrekontu batzuk babestu".

Horrez gainera, Zaldibarko Udaleko gobernu taldearen "inprobisazioa, gezurrak eta gardentasun falta" salatu ditu. "Oposiziotik proposamenak egiten eta gobernuaren jarduna kontrolatzen jarraituko dugu, hortaz, gobernu taldeari dei egiten diogu jarrera aldatu, inprobisazioa eta gezurrak alde batera utzi eta herri honentzat estrategikoak diren proiektuak garatu ditzan. Horrela bada, EH Bildu bidelagun izango du".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!