Asteburuan Zaldibarren jokatuko dute Eskola Kiroleko Futbola Babesteko Plataformaren torneo berriko jardunaldia

Joseba Derteano 2019ko ira. 27a, 18:18

Kimu mailako 16 taldek parte hartuko dute zapatuko eta domekako partiduetan.

Egun batean zein bestean 09:30ean hasiko dira lehenengo partiduak eta 13:15ean azkenak. Parte hartzaileetako bat etxeko taldea izango da, Zaldua. Sarrerak bi euro balioko du eta batutako dirua leuzemiaren aurka lan egiten duen Josep Carreras fundazioari emango diote.

Kirola jolas moduan

Eskola Kiroleko Futbola Babesteko Plataforma 46 klub eta erakundek osatzen dute. Eskola kiroleko adinean kirola garapen pertsonalerako jolas moduan sustatzea dute helburu, lehiakortasuna alde batera utzita. Orain hiru urte sortu zen, beste balore batzuekin ziharduten futbol kluben aurrean fronte komuna egiteko. 

Durangaldean plataforma horretako kideak dira Zaldua eta Gertasport. Horregatik asteburuko jardunaldia Zaldibarren jokatuko da eta beste bat Iurretan. Eskola Kirolaren Festa deitu duten torneoak 45 jardunaldi izango ditu eta 19 herritan jokatuko da, lau asteburutan banatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!