Gorka Otaduy Olazar txapelketako finalerdietara sailkatu daiteke lehenengoz

Joseba Derteano 2018ko aza. 29a, 09:15

Berrizko pilotariak eta Ioritz Arrietak osatutako bikoteak, Zabalaren eta Sanchezen kontra jokatuko du bihar.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketa azken txanpan sartuta dago eta Gorka Otaduy, Durangaldeak aurtengo aldian izan duen ordezkari bakarra, finalerdietara sailkatu daiteke. Olazar txapelketan hain urrun heltzen den lehenengo aldia litzateke. Barikuan, 21:30ean, hasiko den jardunaldian, Ioritz Arrietak eta biek Zabala eta Sanchez izango dituzte kontrario. Bikote irabazleak abenduaren 13an jokatuko du finalerdia Zubizarretaren eta Garmendiaren kontra. Bihar Delafuenteren eta Karregalen arteko lau t’erdiko kanporaketa ere izango da.

Finalerdietako beste jardunaldi  bat gaur, 21:30ean, jokatuko da. Kaiolan, Seinek eta Egigurenek neurtuko dituzte indarrak. Binaka, Esposito eta Arbizu nafarrek Agirremalloa markinarraren eta Altusarra errioxarraren kontra jokatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!