Gorka Madrazoren kartelak iragarriko ditu Zaldibarko jaiak

Aritz Maldonado 2018ko mai. 31a, 15:31

Lehiaketa bidez aukeratu da, aurte ere, kartel iragarlea. Zazpi proposamen aurkeztu dira lehiaketara, eta Gorka Madrazorenak irabazi du. 

Lehenbizikoz parte hartu du gazteak lehiaketan. "Denbora da aurkezteko asmoa nuela; aurten denbora aldetik ondo nebilen eta parte hartzera animatu naiz". Madrazok 250 euroko saria irabaziko du. 

"Azken urteetan, ezin izan ditut jaiak bertatik bertara disfrutatu, eta kartelean ekintza ezagunenak nabarmendu gura izan ditut" adierazi du irabazleak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!