Azken urteetan bezala, nagusien eta umeen lehia bi bereizi dituzte, haurrengan ere sorkuntza sustatzeko. Lan guztiek 2018ko Zaldibarko Jaiak leloa eduki beharko dute.
Aurten nobedade nagusi bat du kartel lehiaketak. Izan ere, sormen lanak euskarri digitalean (JPG) ere aurkeztu ahalko dira; orain artean, euskarri fisikoan (DIN A3 formatuan) baino ezin ziren aurkeztu proposamenak. Kartelak euskarri digitalean aurkezteko, kultura@zaldibar.eus helbidera bidali beharko dira.