Martxoak 8

Helmugak urte osoan egiten duen lana gogoratuko du erakusketa batek

Aritz Maldonado 2018ko mar. 7a, 09:20

Helmuga elkarteko kideak Emakumeen Nazioarteko Eguneko protagonistetako batzuk izango dira. Urte osoan emakumeei zuzendutako ekintzak antolatzen ditu Helmugak, eta ekimen bereziak prestatu dituzte martxoko egitaraurako. Alde batetik, elkarteak egindako lanekin erakusketa bat egingo dute Liburutegi zaharrean; martxoaren 10ean eta 11an egongo da ikusgai. Bestalde, hilaren 22rako irteera antolatu dute.

Egun, 70 bazkide inguru ditu Helmugak. Urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzte, eta arrakastatsuenak irteera eta pintura eta bolillo tailerrak izaten dira.

Bestalde, Zaldibarren, bestelako ekimenak ere antolatu ditu udalak beste elkarte batzuekin batera martxoko plantoa indartu eta kontzientzietan eragiteko. Horrela, martxoaren 10ean afaria eta dantzaldia egingo dituzte Olazarren. Txartelak aurretik hartu beharko dira Olga, Sorgin, Karobi eta Casteten. Emakumeen ahalduntze ikastaroa ere egongo da. Tupper sex feminista jorratuko dute bertan. Martxoaren 14an eta 20an izango dira bi saioak. 18:00etan hasi eta 20:00etara.

Ikus-entzunezkoen indarra
Egitarauan ikus-entzunezko lanek garrantzi berezia izango dute. Bi ikus-entzunezko egongo dira aurtengoan ikusgai. Martxoaren 6an, Nosotras, mujeres de Euskalduna dokumentalak emango zion hasiera egitarauari.  

Eta martxoaren 19an, Maite Maiorak Mendian korrikan eta ametsetan ikus-entzunezkoa eskainiko du; ostean, berbaldia ere egongo da. Maiora munduko atletarik onenetakoa da. Bestalde, martxoaren 15ean kontzertua egongo da. Izare poesia akustikoaren emanaldia egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!