Greba feministaren planteamenduarekin bat egiten dutela adierazi dute gaztetxeko kideek ohar baten bidez. Horrela, emakume zaldibartarrek etxeko lanetan, zaintzan eta kontsumoan greba egitea ahalbidetzeko umeen zaintza eta jantokia eskainiko dira gaztetxean. Goizeko 11:00-15:00 bitartean, haurrentzako ekintzak antolatuko dira, eta eskolara itzuli aurretik, elkarrekin bazkalduko dutela adierazi dute.
Edozein informaziorako 628 192 078 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute gaztetxeko kideek.