Urtarrilean hasiko dira ospitaleko horma eraikitzen

Anboto 2016ko abe. 22a, 11:09

Maiatzean, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak ospitaleko 3.448 metro koadroko lursaila laga zuten herritarren erabilerarako, eta 2017. urte hasieran lursail hori hesituko duen horma berri bat altxatzeko lanak egingo ditu udalak.

Joan zen astean esleitu zizkioten horma eraikitzeko 174.455 euroko aurrekontuko lanak Lasuen enpresari. Udal gobernuak jakinarazi duenez, dike, portu eta urtegietan egoten direnen antzekoa izango da ospitaleko lusaileko berdegunea hesitzeko altxatuko duten horma. Altzairu eta kristalezko 2 metroko altuerakoa izango da horma berri hori.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!