'Itzuli lurrak herriari' lemagaz kontzentrazioa egingo dute

Anboto 2016ko mai. 20a, 10:17

Eusko Jaurlaritza itzuli lurrak herriari! lemagaz kontzentrazioa burutuko dute, gaur, 19:00etan, ospitale psikiatrikoaren sarreran. “Aspaldi hitz emandako 3.500 metro koadroko lursaila” udalaren esku utz dezala eskatuko diote Jaurlaritzari mobilizazio horretan.

Ospitale psikiatriko inguruko lurren zati bat zaldibartarren erabilerarako zabaltzea eskatzeko aurrerantzean zer ekintza burutu adosteko, maiatzaren 6an egin zuten batzarrean erabaki zuten gaurko kontzentrazio hori antolatzea. Parte-hartzaileek azaldu dutenez, 30 bat herritar elkartu ziren liburutegi zaharreko hitzordu horretan, eta jendea mobilizatzera deitzea erabaki zuten. “Ikusita Jaurlaritza eta udala 2004tik dabiltzala lur horien erabilerari bueltak ematen, eta 2011tik herriari zelan itzuli erabaki ezinean, herritarrok ekimena hartzeko ordua” dela uste dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!