Eman dituzte ipuin eta ilustrazio lehiaketaren sariak

Anboto 2016ko api. 25a, 09:00

Aurten antolatu dute lehenengoz ipuin eta ilustrazio lehiaketa hau Zaldibarko liburutegian, eta Liburuaren Nazioarteko egunaren bezperan, apirilaren 22an, egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Liburutegiko arduradunak azaldu duenez, 52 lan jaso dituzte Ilustrazio lehiaketan, eta June Granado eta Oier Garitaonandia izan dira saridunak. ipuinen lehiaketan, bestalde, Iraia Perosanz eta Luken Ruak jaso dituzte sariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!