Asier Aspuru abadiñarrak 22-6 menderatu du Olano lau t\'erdian.
Atzo Olazar pilota txapelketari dagozkion partidu bi jokatu zituzten Zaldibarren, lau t’erdian bata eta binaka bestea. Kaiolan Asier Aspuru abadiñarra erraz nagusitu zitzaion Olanori: 22-6. Piloteoan erabat nagusitu zen eta tantoak amaitzerako orduan asko asmatu zuen. Olanok ezin izan zuen ezer egin.
Binaka Elezkano I.ak eta Kastillok 22-17 irabazi zuten Santxoren eta Imazen aurka. Partidu gogorra izan zen. Hasieran Santxok eta Imazek abantaila handia hartu zuten (10-1, 11-3) aurkarien hutsak aprobetxatuta. Baina partiduak aurrera egin ahala, Imazen errendimenduak behera egin zuen eta aurkariek egoera hori baliatu zuten partidua iraultzeko.
Atzokoa txapelketako bigarren jardunaldia izan zen. Joan zen eguenean Erostarbe lau t’erdian eta Andreu-Aldape binaka sailkatu ziren hurrengo faserako.
Urriaren 3ko (21:30ean) karteldegia honako hau da:
Lau t’erdian:
Errandonea-Iruretagoiena
Binaka:
Albarado-Landaburu / Larrañaga-Urresola