"Sorpresa handia eta atsegina izan da; entrenatzen nenbilela jakin nuen"

Anboto 2013ko ira. 4a, 10:06

Entrenatzen zebilela, freskagarri bat hartzeko geratu eta mugikorragaz interneten begira ari zenean irakurri zuen Ruben Perezek Euskaltel-Euskadiren lizentzia erosi zuela Fernando Alonsok

Entrenatzen zebilela, freskagarri bat hartzeko geratu eta mugikorragaz interneten begira ari zenean irakurri zuen Fernando Alonsok Euskaltel-Euskadiren lizentzia erosi zuela.

 

"Sorpresa handia eta atsegina hartu nuen", adierazi du zaldibartarrak: "Ia langabezian egotetik lana izatera igaro naiz goizetik gauera". Izan ere, Fernando Alonsok gaur egungo taldean dauden txirrindularien kontratua errespetatuko duela adierazi du eta Perezek 2014ko abendura arteko kontratua du: "Atzo Igor Antonekin berba egin nuen Espainiako Itzuliari buruz. Orduan komentatu zidan Mikel Astorkizarekin berba egin zuela eta horixe konfirmatu ziola, kontratuak errespetatuko zituztela".

 

Astelehenean Kanadara joango da Ruben Perez. Han klasika bi lehiatuko ditu: Quebec eta Montrealeko klasikak. Denboraldiko azken lasterketak izango ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!