Elkarrateratzea deitu dute gurasoek gaur, eskolan, egoera konpondu dadin eskatzeko

Anboto 2011ko mai. 17a, 09:28

Ikastetxeetako jangeletan sortutako lan gatazkak \'arduratuta\', egoera konpondu dadin ahalegina egitea eskatu die guraso elkarteak bi aldeei. Eusko Jaurlaritzari bitartekari lana egitea ere eskatu die. Kontzentrazioa deitu dute 16:00etan eskoletan

Ikastetxeetako jangeletan sortutako lan gatazkak \"arduratuta\", egoera konpondu dadin ahalegina egitea eskatu die guraso elkarteak bi aldeei. Eusko Jaurlaritzari bitartekari lana egitea ere eskatu die. Kontzentrazioa deitu dute 16:00etan eskoletan. Bizkaiko Guraso Elkarteak deituta egingo dute kontzentrazioa, dagoeneko hiru astean luzatu den jangeletako langileen grebak sortutako gatazkari konponbidea eman diezaioten eskatzeko. \"Gurasook arduratuta eta aserretuta gaude guzti honegaz, jangelan uzten ditugu gure umeak normalean, ezin ditugulako etxera eroan, lanean gaude-eta. Guzti hau askori jasangaitza egiten zaigu\", azaldu dutenez. \"Famili ekonomiari eragin gabe, lana eta familia bateratzeko dugun eskubidea bermatzeko\" neurriak hartu ditzan eskatzen diote Eusko Jaurlaritzari gurasoek; \"baita gure seme-alabek inguru segurua, baldintza osasuntsuak eta jatordu eta eskolaordu egonkorra izateko\" duten eskubidea ere. Jantoki zerbitzua ematen duten enpresei eta sindikatuei, berriz, behin betiko akordioa lortzen ahalegindu daitezen eskatu die gurasoek: \"eskola-orduak, seme-alabentzako jantoki zerbitzua eta familien kontziliazio eskubideak betetzeko aukera emango duen akordioa\". Egoerak horrela jarraituz gero ekintza berriak iragarri dituzte gurasoek. Joan zen astean elkartu ziren Bizkaiko Guraso Elkarteak, Bilbon, egoera aztertu eta\" ikastetxeetako ikaslegoaren familiei horrenbeste kalte eragiten dion egoeraren aurrean nolabait mobilizatzeko\". Lan hitzarmenaren negoziazioan sortutako desadostasunek eragin dute langileak greba egitea erabaki izana. Zaldibarko guraso elkarteak uste du ezin duela lan hitzarmenaren negoziazioan sartu, \"zuzenean eragin arren\". Hala ere, \"zerbait zehatza egiterik dugun ikusteko informazioa batzen jarraituko\" dute. Oraingoz, elkarretaratzea deitu dute eta ikastetxeko guraso guztiei deitu die parte hartzera, \"gatazka hau ahalik eta arinen konpondu dadin alde guztiek jarrerak hurbiltzeko ahaleginak egin ditzaten \"eskatzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!