Jangeletako grebak kalera atera ditu gurasoak

Anboto 2011ko mai. 18a, 08:30

Kontzentrazioak egin dituzte eskoletan, guraso elkarteek deituta

Kontzentrazioak egin dituzte eskoletan, guraso elkarteek deituta Grebak aurrera jarraitzen du hirugarren astez ikastetxeetako jantokietan. Durangaldean, Elorrio, Iurreta eta Zaldibarren greba erabatekoa da, sindikatuetako iturriek azaldu digutenez. Durangoko Zabalarran erabatekoa da, baina, Landakon ez da %50era ailegatzen. Abadiñon ere antzeko zerbait gertatzen da: Zelaietan %100eko jarraipena du, eta Traña-Matienan %50 ingurukoa. Berrizen ez du eraginik izan. ELA, LAB eta UGT sindikatuak dira protesta deitu dutenak. [imgd]http://www.anboto.org/images/9400/9420/1.jpg[/imgd]Hitzarmen kolektiboa negoziatzea gura dute beharginek. Besteak beste, lanaldiak ez diela betebeharrak txukun egiteko modurik ematen salatu dute, eta geroago eta haur gehiagoren ardura daukatela. Patronalagaz ez da akordiorik izan. Eusko Jaurlaritzari ere gaiari heltzeko eskatu diote.

Gatazka amaigabea

Greba honek hainbat haur eta familiarentzat ondorio zuzenak ekarri ditu. Gurasoen elkarteek deituta, kontzentrazioak egin dituzte eskoletan. Enpresa eta sindikatuei "akordio definitiboa lortzeko esfortzua egitea" eskatu diete. Jaurlaritzari "lana eta familia bateratzeko dugun eskubidea eta haurrek jatordu eta eskolaordu egonkorra izateko duten eskubidea bermatzeko" neurriak hartu ditzala eskatu diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!