Aitor Ajuria otxandiarrak Aloñako igoera irabazi du

Anboto 2021ko urr. 17a, 18:06

Oihana Azkorbebeitia bigarren izan da nesketan.

Aitor Ajuriaren laugarren garaipena da aurten: Triku Trail, Sorginen Lasterketa eta Mitxarro Bira (Euskadiko txapelketa) irabazi ditu orain arte. Aloñako igoera 22,6 kilometroko lasterketa izan da eta 350 korrikalari batu ditu.

Aurten otsailean hil zen Gary Baños antolatzaile oñatiarrari omenaldia egin diote. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!