Aitor Ajuria Euskadiko txapeldun mendiko lasterketetan

Joseba Derteano 2021ko urr. 4a, 10:33

Aitor Ajuria mendi lasterketa batean (Artxiboko irudia: Ane Bernas)

Emakumeetan azpitxapeldun geratu zen Araitz Villa abadiñarra. Juniorretan. berriz, Gontzal Murgoitio elorriarra izan zen onena.

Euria eta hotza protagonista izan ziren proban, Araian irten Aratz mendiko tontorrera arte igo ziren parte hartzaileak, 27 kilometroko ibilbidean.

Gizonetan, promesak kategoriakoa bada ere, seniorren ibilbidean aritu zen Aitor Ajuria otxandiarra eta lasterketa bikaina osatu zuen. Lasterketa irabazi zuen 2:29:31-ko denborarekin eta gainera 2017tik Aritz Kortabarriarena zen denborarik onena hobetu zuen. Borja Zubizarretak eta Javier Goitiak osatu zuten podiuma.

Emakumeetan Onditz Iturbek jantzi zuen txapela eta azpitxapeldun geratu zen Araitz Villa abadiñarra goi mailako lasterketa bat burututa.

Eskualdeko korrikalarien artean beste lorpen bat ere azpimarratu beharra dago: junior mailan Gontzal Murgoitio elorriarra nagusitu zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!