Araitz Villa abadiñarra geratu da bigarren, eta Garazi Sampedro atxondarra, berriz, hirugarren. Aurten, estreinakoz, ehuneko ehunean 'mendi lasterketa' izan da Sorginen Lasterketa. Izan ere, antolatzaileek hasierako ibilbidea moldatu egin dute aurten; hasierako lau kilometro eta erdiak, Axpetik Arrazolara arteko tartea, ez dituzte asfalto eta bidegorritik egin.