PCR bidezko 21 kasu positibo berri detektatu dituzte Durangaldean, euretatik 6 Otxandion

Anboto 2021ko api. 22a, 12:34

12.497 PCR positibo detektatu dituzte Durangaldean: horietatik 6 Otxandion, 5 Durangon, bina Berrizen, Elorrion eta Zornotzan eta bana Abadiñon, Iurretan, Mallabian eta Zaldibarren. 

EAEn, 12.497 proba (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) egin ziren atzo, eta horietatik 1013 positiboak izan ziren: 465 Bizkaian, 99 Araban eta 443 Gipuzkoan. Gainontzeko positiboak, 6 EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira.

Ospitaleetan, berriz, 94 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 165 pertsona daude momentu honetan.

Azken 14 egunetako positibo kopurua eta intzidentzia tasa herriz herri

Otxandio itxita
Apirilaren 19an herrikako ebazpena eguneratu zuen Osasun sailak eta bertan hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak agertzen dira. Tartean dago Otxandio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!