Otxandion itxialdi perimetrala ezarriko dute eta Atxondo, Berriz eta Zaldibar zerrendatik atera dituzte

Anboto 2021ko api. 19a, 13:25

Azken asteotan itxita egon diren Atxondo, Berriz eta Zaldibar zerrendatik atera dituzte. 

Gaur ebazpena eguneratua argitaratu du Osasun sailak eta bertan zerrendatzen ditu hurrengo egunetan itxiera perimetralean egongo diren herriak. Asteon argitaratutako zerrendan eskualdeko herri bakarra dago, Otxandio. Bihartik aurrera itxiera perimetrala ezarriko dute bertan. Azken 14 egunetan 29 positiboa egon dira, asteburuan 16. Intzidentzia-tasa honako hau da: 2140,22.

Bestalde, azken asteotan zerrenda horretan egon diren eskualdeko herriak zerrendatik irten dira: Atxondo, Berriz eta Zaldibar. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!