Luis Polanco otxandiarrak aizkora desafioa bota dio Alexander Azkargortari

Joseba Derteano 2018ko ots. 12a, 16:39

Luis Polanco otxandiarra.

60 ontzako zortzi enbor moztea da Polancoren proposamena.

Aizkora mundua desafio berri baten atarian egon daiteke. Luis Polanco otxandiarrak erronka bota dio Aramaion bizi den Alexander Azkargorta aretxabaletarrari. 60 ontzako zortzi enbor moztea da proposamena. Apustua ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran egiteko prest legoke ANBOTOri adierazi dionez.

Otsailaren 23ko barikuan, 20:00etatik 21:00etara, Otxandioko Basaguren jatetxean izango da desafioaren inguruko gorabeherak eztabaidatzeko. Azkargorta bertaratzen bada eta adostasun batera heltzen badira apustua ofizial egingo lukete.

Polancok aizkora munduari gustua hartu dio. Iaz herriko santamaña jaietan Saul Velasco otxandiarraren kontra apustu bat izan zuen eta garaile irten zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!