Polancok irabazi du Otxandioko aizkora desafioa

Jone Guenetxea 2017ko uzt. 24a, 11:12

Luis Polancok Saul Velaskori irabazi zion atzo, Otxandioko aizkora apustuan. Bost kanaerdiko ebaki zituzten. Polancok lehenengo enborretik aldea atera zion eta jokoan zeuden 600 euroak irabazi zituen. Bideoa

Polanco Velasco baino 17 urte gazteagoa da, baina sekula ez da aizkoran modu horretara aritu. Velascok, aldiz, ibilbide luzea du aizkolaritzan. Desafioak ikusmina piztu zuen Otxandion, eta plaza lepo bete zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!