Otxandioko Presazelaian jarri dute hitzordua, 10:30ean, bertan hasten baita ibilbidea. Gura duten denek parte hartu dezakete. Urmaelak bisitatuz, proiektuagaz lortu gura diren helburuak azaldu eta hango anfibio komunitatearen gaineko xehetasunak emango dituzte. Ibilbidean zehar dauden bost panel informatiboetan ere askotariko informazioa jaso daiteke: zer espezie bizi diren han, zeintzuk dauden arriskuan…
Amaieran, bertaratutako denei urmael txiki bat egiteko proposatuko diete; enborrekin, hostoekin eta lurragaz egindako urmael bat, anfibioek negua igarotzeko erabiltzeko modukoa.
Ambientalia 21-ek Aranzadi elkarteagaz elkarlanean gauzatu duen proiektua da. Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren laguntza izan dute.
Informazio panelak jarri dituzte ibilbidean: