Aitor Ajuriak zilarrezko domina irabazi du taldeka Espainiako txapelketan

Joseba Derteano 2017ko mar. 21a, 15:23

Aitor Ajuria eta Carlos Llerandi podiumean, eskumako aldean.

Mendiko eskian Carlos Llerandi asturiarrarekin osatu zuen junior mailako bikotea.

Joan zen domekan mendiko eskiko Espainiako txapelketa jokatu zuten taldeka Bassieron (Lleida, Katalunia) eta junior mailan bigarren sailkatu ziren Aitor Ajuria otxandiarra eta Carlos Llerandi asturiarra. Pau Coll eta Aribau Portillo kataluniarrak bakarrik geratu ziren euren aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!