Mendiko eskiak hainbat modalitate ditu eta horietako askotan junior mailako onenen artean dabil Aitor Ajuria otxandiarra. Joan zen asteburuan Espainiako txapelketa bi jokatu zituen Huescan (Cerler) Mendi Eskiko Euskal Taldeagaz. Esprint modalitatean hirugarren amaitu zuen eta erlojuz kontrakoan bosgarren. Urtarrilaren erdian, berriz, Espainiako Banakako Txapelketan aritu eta seigarren sailkatu zen Miru Gain Mendi Elkarteko gaztea.
Aurten bizikletan ere arituko da Ajuria. Eiser-Inforlur taldeagaz lasterketa batzuk lehiatuko ditu maiatzetik aurrera.