Aitor Ajuriak Altitoy Ternua mendiko eski proba irabazi du

Joseba Derteano 2017ko otsailaren 28a

Aitor Ajuria —eskuman— podiumeko koska gorenean Pablo Fernandezekin.

Pablo Fernandez madrildarrak eta biek osatutako taldea junior mailako onena izan zen.

Pirinioetan, Frantziako Luz-Saint-Sauveur komuna inguruan jokatzen den Altitoy Ternua probak hamargarren aldia egin zuen joan zen asteburuan. Urtetik urtera gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari den lasterketa da. Junior mailan eta B kategoriako lasterketan, Aitor Ajuria otxandiarrak eta Pablo Fernandez madrildarrak osatutako taldeak irabazi zuen. 3 ordu, 21 minutu eta 10 segundo behar izan zituzten egun bitan banatutako ibilbidea osatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!