[ARGAZKI GALERIA] Aiala Uriarte, Izkander Torralba eta Aiur Ugartemendia txapeldun, Cafés Baqué txapelketan

J.D.

Joan zen barikuan Mañariko frontoia bete egin zen 39. Etorkizuneko Pilotarien Cafés Baqué Pilota Txapelketako finalak ikusteko. 

Hiru final jokatu ziren. Emakumeetan Aiala Uriarte Onintza Galdos baino gehiago izan zen: 18-9. Mutilen kadete mailan Aiur Ugartemendiak jantzi zuen txapela Gotzon Erkiagari irabazi ostean: 18-6. Azkenik, mutilen gazte mailan Zornotzako Lagun Onak pilota elkartean jokatzen duen Izkander Torralbarentzat izan zen garaipena Haritz Etxaberen kontra: 22-8.

Finalen artean Ricardo Inzunza omendu zuten, txapelketako sortzaileetako bat.

(Argazkiak: Bizkaiko Pilota Federazioa)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!