[ARGAZKI GALERIA] Atearen ostetik, argitara atera dituzte

Joseba Derteano 2020ko urr. 24a, 20:38

Mañarian 'Atearen ostean, Mañariko 13 alabak' dokumentala estreinatu dute. Frankismoan atxilotu eta kartzelaratutako 13 emakume mañariarren istorioa kontatzen du. Udalak, Gerediaga Elkarteak eta Bideografik ekoiztetxeak egindako lanaren emaitza da.

Mañariko pilotalekuan aurkeztuko dute, segurtasun neurriak zainduz. Xabier Madariaga kazetariak gidatu du hainbat osagai izan dituen ekitaldia. Esate baterako, 13 emakume dantzarik saioa eskaini dute dokumentaleko protagonisten biografiak jasotzen zituzten panelen aurrean eta Antton musikari elorriarrak hainbat kantu eskaini ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!