ETB2 katean eskaintzen dute saioa zapatuetan eta domeketan, 20:30ean, eta Mañarikoa urri amaierako egun batean eskainiko dute. Joseba Arguiñanok aurkezten duen programan herriz herri ibiltzen dira, bertako hainbat bizilagunen istorioak ezagutara ematen, denen arteko lotune gastronomia dutela. Mañariko kasuan Hontza Museoa bisitatu dute Enrique Huertarekin, Arri Toki jatetxeko menua ezagutu dute Eufemi Alberdirekin eta Mañarian bizi den Jose Bilbao motor zalearekin egon dira.