Mundu osoko hondartza, mendi, desertu eta poloetatik ekarritako harea ikusgai Mañariko Hontza Museoan

Joseba Derteano 2018ko ots. 27a, 10:36
Nazioartetik ekarritako hareak batzen dituen gunea.

Milioika urteetako erosioaren emaitza erakusketa berri batean batu dute.


‘Munduko Hareak’ deitzen da Hontza Museoko erakusketa berria. Erosioari eta bidaiariei esker antolatu dute. Lehenengoak munduko arrokak partikula txikietan higatu ditu milioika urteetan; bigarrenek, museoko lagun eta kolaboratzaileek, hare hori poteetan sartu eta Mañarira ekarri dute.   

Erakusketa hiru ataletan banatu dute. Batean Euskal Herriko hareak batu dituzte, beste batean Iberiar penintsulakoak zein uharteetakoak, eta hirugarrenean bost kontinentetatik bildutakoak. Hondartza, mendi, desertu eta poloetatik ekarritako hareak daude ikusgai. Guztira mundu osoko 170 bat lagin batu dituzte.

Kostaldeko arrokak, kareharrizko mendiak, gune bolkanikoak… inguru bakoitzeko hare multzoak kolore, tamaina eta nortasun propioa du. Koralen, oskoldunen oskolen eta molusko zatien deskonposiziotik eratorritako partikulak ere gehitzen zaizkie batzuetan.

Euskal Herriko eta penintsulako hareak jasotzen dituen gunea:


Enrike Huerta museoko presidentea, Leire Huerta museoko zuzendaria eta Igor Notario muntaiako teknikaria:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!