Mikel Bizkarrak profesional mailako lehen garaipena lortu du Cerlerren

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 13a, 17:11

Euskadi-Murias taldeko Mikel Bizkarrak Aragoiko Itzuliko azken etapa irabazi du. Lasterketa lehen mailako mendate gainean amaitu da. Bukaerako mendateak 12,3 kilometro izan ditu eta %5,9ko batazbestekoa.

Aragoiko Itzuliko etapa erreginean Mikel Bizkarra mañariarra izan da indartsuena. Bizkarrak azken kilometroan erasoa jota profesional mailako lehen garaipena eskuratu du Cerlerren. Bigarren  postuan, berriz, Garikoitz Bravo, Bizkarraren taldekidea, helmugaratu da.

Gainera, sailkapen nagusian hirugarren postuan bukatu du Euskadi-Murias taldeko mañariarrak, Jaime Roson eta Javier Morenoren atzetik. Horrez gain, mendiko sailkapena ere Bizkarrarentzat izan da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!