Erlojupeko probarekin eman zioten amaiera Andaluziako Itzuliari, atzo. Itzuliko egun guztietan Mikel Bizkarra mañariarra onenen artean ibili da, eta itzulia 12en postua bukatzea lortu du. "Erakutsi dudan mailarekin pozik nago eta baita ere, talde guztiak egindako lanarekin", adierazi du sare sozialetan Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak.
Osteguneko etapan, esaterako, munduko eskalatzaile onenekin lehian aritu zen Bizkarra, lasterketa zortzigarren postuan bukatu zuen eta zazpigarren izan zen Sky taldeko Chris Froome.