Alokairu merkeagoarekin Errekondo berriro lehiaketara

Joseba Derteano 2017ko ira. 20a, 09:40

500 barik 400 euroko alokairua jarri dute.

Errekondo tabernaren kudeaketa esleitzeko bigarren saiakera egingo du udalak. Lehenengoak huts egin zuen proposamen bakarra aurkeztu zelako, eta bera epez kanpo.

Baldintza orrietan aldaketa bi egin dituzte, hautagaiak erakartzeko. Alokairua 100 euro merketu dute: 500 euro barik 400 euro izango da. Bestetik, hasierako hiru hileetan alokairua erdira jaitsi dute: 200 euro. "Lehenengo hileetan laguntasuna eskaintzea da helburua", adierazi du Endika Jaio alkateak. Aldaketa horiekin aho batez onartu zuen dokumentua atzoko udalbatzarrean. Aldizkari ofizialean publikatzen denetik aurrera—astebetera gutxigorabehera—  15 egun izango dira proposamenak aurkezteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!