Kudeaketa nori eman erabakitzerako orduan, besteak beste eskaintza ekonomikoa, giza baliabideen zerrenda eta oporraldi kopurua kontuan hartuko dituzte, baldintza orriak jasotzen duenez. Tabernan eskaini beharreko zerbitzuen artean honakoak daude: zapatu, domeka eta jaiegunetan bazkariak, eta bariku, zapatu eta jaiegun bezperetan afariak eman behar dira. Gozokiak saltzeko gune bat izan beharko du, eta tabernarako produktuak erosterakoan, herriko ekoizleek izango dute lehentasuna. Lan kontratua lau urtez egongo da indarrean, eta urtebeterako luzagarria izango da.