Ondorioz, abuztuaren 10ean burututako ezohiko osoko bilkuran, Errekondo tabernaren zerbitzua kontratatzeko prozedura hutsik deklaratzea adostu zuen Mañariko Udalbatzak, aho batez.
Udalaren jabetzakoa den Errekondo tabernaren zerbitzua emateko lehiaketa publikoa abiatu zuten uztailean. Epealdia amaituta, eskaintza bakarra aurkeztu zutela informatu dute udaletik, eta bera epez kanpora aurkeztu zutela.