Mallabiko 'Ez esan!' jokoko martxoko bost galderak jakinarazi dituzte

Anboto 2024ko mar. 14a, 09:49

Galdetegiak liburutegian, udaletxean eta frontoiko tabernan daude eskuragarri, besteak beste.

Mallabiko 'Ez Esan' galdera-erantzunen jokoak aurrera darrai. Otsaileko galderen erantzunak eman eta irabazleak aukeratuta, martxoko galderak jakinarazi ditu Berbalagunek. Galdera guztiak zuzen erantzuten dituztenen artetik irtengo da maiatza-ekaineko galarako bigarren bikotea.

Martxoko galderak honako hauek dira:

  1. Ze azalera du Mallabiak?
  2. 2007, 2009, 2010 urteetan munduko txapeldun izan den kirolari mallabitarra, nor da?
  3. Ze urtetan egin ziren lehendabiziko urriko jaiak?
  4. Nor izan zen Franko hil ondorengo udal-hauteskundeetan (1979) aukeratutako lehen alkatea?
  5. 'Pintto Pintto' abestia Zegaman bizi den mallabitar batek jaso zuen eta 'Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon' pailazoek (gero 'Txirri ta Mirri eta Txiribiton' izango zirenak) egin zuten ezagun. Nor izan zen mallabitar hori?
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!