Aitor Elordik mallabitarrak 2025era arte berritu du Asperekin duen lotura

Maialen Zuazubiskar 2023ko eka. 13a, 12:34

Argazkia: Foku

Egungo buruz buruko txapeldunak beste bi urtez luzatu du kontratua Asperekin. 

Aitor Elordi mallabiarrak beste bi urterako lotu du kontratua Asperekin. Mallabiarrak 2016ko urtarrilaren 3an egin zuen debuta enpresarekin, eta 2025era arte bertan izango da. "Oso pozik nago Fernando Vidartek nigan jarri duen konfiantzagatik. Orain niri dagokit Aspek emango dizkidan aukera berriei etekina ateratzea", adierazi du Elordik ohar batean. 

Egun batzutako etenaldiaren ostean, Elordi kantxara barikuan itzuliko da. Partidu hori zehazki Mallabian izango da, Bizkaia Torneoaren baitan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!