Bizkaia Torneoko hiru jardunaldi Mallabian, Abadiñon eta Durangon jokatuko dira

Anboto 2023ko mai. 31a, 18:00

Atzoko aurkezpeneko irudia.

Ekainaren 16an hasiko da Mallabian eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Aste Nagusian.

Taldeka jokatzen den Bizkaia Torneoa aurkeztu berri dute eta hainbat jardunaldi eskualdean jokatuko dira. Kanporaketak honako hauek dira: ekainaren 16an, Mallabian eta Zierbenan; ekainaren 17an Abadiñon (Traña-Matienan), eta ekainaren 18an Durangoko Ezkurdi Jai Alain. Finala abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian jokatuko da, Bizkaia Frontoian.

Bizkaia Torneoa taldeka jokatzen den bakarra da eta 24 pilotarik hartuko dute parte. Sei talde osatuko dituzte, eta taldeek Bizkaiko beste hainbeste menditatik hartuko dute izena: Anboto, Ganekogorta, Gorbeia, Kolitza, Oiz eta Sollube.

Torneoa hiru modalitatetan jokatuko da: lau eta erdian, binaka, eta buruz buru. Final-laurdenetako kanporaketekin hasiko da, gero finalerdiak jokatuko dituzte, azkenik finala jokatzeko.

Sarrerak honako LOTURA HONETAN eskuratu daitezke.

EKAINAK 16, MALLABIA

  • Lau eta erdian: P.Etxeberria / Dario
  • Binaka: Ezkurdia-Rezusta / Elordi-Zabaleta
  • Buruz buru: Zabala / Egiguren V

EKAINAK 17, ABADIÑO (TRAÑA.-MATIENA)

  • Lau eta erdian: Salaberria / Kolitza eta Ganekogortaren arteko irabazlea
  • Binaka: Altuna III-Martija // Kolitza eta Ganekogortaren arteko irabazlea
  • Buruz buru: Victor / Kolitza eta Ganekogortaren arteko irabazlea

EKAINAK 18, DURANGO

  • Lau eta erdian: Peña II / Zierbenako kanporaketako irabazlea
  • Binaka: Laso-Albisu / Zierbenako kanporaketako irabazlea
  • Buruz buru: Alberdi II / Zierbenako kanporaketako irabazlea
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!