Elordi 21:30 pasatxoan heldu da lepo beteta zegoen Mallabia I pilotalekura. Frontoira sartu den momentua sekula ahazten ez den horietakoa izan da. Hunkigarria. Ondorengo omenaldiak hainbat osagai izan ditu: Dantzariak, abesbatzako kideak, Beñat Ugartetxea mallabitarrak eskainitako bertso ederra, Elordiren berbak... Dena DJ Txurruren musikak girotuta. Azkenik, afari herrikoian batu dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!