2016tik ona makina bat frontoi ezagutu eta bizipen pilatu dituzte Elordiren lagunek. Gartxot Mugarza, Aitor Garitagoitia, Julen Barrainkua, Ioritz Gisasola eta Jon Gisasolak bizipen horietako batzuk gogoratu dituzte final handiaren atarian.
Pantaila erraldoia
Domeka arratsaldean Bizkaia frontoira joan ezin direnek finala lagun artean eta zuzenean ikusteko aukera izango dute Mallabian bertan. Izan ere, 17:00etan pantaila erraldoi bat ipiniko dute Mallabia I pilotalekuan. Ondoren, 21:30ean, harrera egingo diote Elordiri frontoian eta lagun artean afalduko dute. DJ Txurruren musikak girotuko du gaua.