Airtor Elordi mallabiarrak binakako txapelketa nagusiko finala jokatu du domeka arratsaldean, Iruñeko Navarra Arena pilotalekuan. Zabaletak eta biek Laso eta Imaz izango dituzte kontrario. Mallabitar askok pilotalekuan bertan biziko dute finala, baina bertaratu ezin dutenek ere final giroa sentituko dute herrian bertan. Eguna girotzeko hainbat ekimen antolatu dituzte udalak eta Mallabia I pilota taldeak eguerditik hasita. 12:30ean trikipotean irtengo dira eta 14:00etan bazkari autogestinatua egongo da pilotalekuan. 15:30etik aurrera, berriz, animazioa egongo da haurrentzat eta helduentzat. 17:00etatik aurrera pantaila handi batean eskainiko dute finala.
Eguna amaitzeko, Herriko Tabernan afalduko dute. Afarirako txartelak martxoaren 30era arte erosi daitezke Herriko Tabernan bertan eta frontoian, 25 euroko prezioan. Amaitzeko, Elordiri itxarongo diote ongietorria emateko.
Frontoira joateko autobusa
Azaldutakoaz gainera, finala ikustera Iruñera doazenei begira autobus bat antolatu dute. Interesatuek 615 799 070 telefonora deitu dezakete.