Aitor Elordik finalerako txartela eskuratu du

Anboto 2023ko mar. 26a, 20:59

aspepelota.eus

Pilotari mallabitarrak eta Jose Javier Zabaleta nafarrak binakako txapelketako finala jokatuko dute, aurreikuspenen arabera, apirilaren 2an. Finalerdia gaur jokatu dute. Xabi Tolosa aurkariak jasandako lesio bat dela eta, sailkatu dira Elordi eta Zabaleta, finalerako. 

Arratsalde honetan eskuz binakako txapelketako finalerdia jokatu da Bilboko Bizkaia frontoian. Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta Xabi Tolosa eta Jokin Altunaren aurka lehiatu dira. Partida osoan zehar atzetik joan dira mallabitarra eta Zabaleta. Baina norgehiagoka 19-16 tantoetara ailegatu denean, lesio bat jasan du Tolosak. Min hartu du biki-muskuluetan, eta ezin izan du partidan aurrera egin. Hori dela eta, Elordik eta Zabaletak lortu dute finalerako txartela. Aurreikuspenetan aldaketarik ez badago, finala Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko da apirilaren 2an. Elordik eta Zabaletak Laso eta Imaz izango dituzte aurkari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!